Maiatzaren 12tik uztailaren 14ra jokatuko dute Futbol 7 txapelketa

Ubane Madera 2018ko mai. 3a, 09:59

Iazko futbol 7 txapelketako finala.

 

Bederatzi talde lehiatuko dira aurten Futbol 7 txapelketan. Maiatzaren 12an hasi eta uztailaren 14ra bitartean jokatuko dituzte partiduak, Ezoziko futbol zelaian, talde guztiek zortzi partiduna. Eta finala uztailaren 21ean izango da.

Atzo, eguaztena, iluntzean egin zuten aurtengo Futbol 7 txapelketari dagokion zozketa, izena eman duten bederatzi taldeen artean. 

Zortzina partidu

Hala, erabaki zuten ligaxka eran egitea aurtengo txapelketa, eta modu horretan, talde bakoitzak zortzina partidu jokatzea, guztiak guztien kontra, “eta gero, zuzenean jokatuko da finala uztailaren 21ean. Hau da, ez da egongo finalaurdenik, finalerdirik eta abarrik, izena eman duten taldeek eurek erabaki zutelako nahiago zutela guztiek guztien kontra jokatu eta finala jokatuko dute lehenak eta bigarrenak, zuzenean”, esplikatu du Maria Gallastegik, Udaleko Kirol teknikariak.  

Horrenbestez, egutegia honakoa izango da. 

Liga eran; partiduak 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, zapaturo launa partidu:

  1. Maiatzak 12, 19 eta 26
  2. Ekainak 9, 16, 23 eta 30
  3. Uztailak 7 eta 14
  4. Finala uztailak 21 (18:30ean). 

Arbitro lanak Mojak egingo ditu, iazko berberak, eta saridunei dirutan emango diete saria.