‘Angula ustelak’ hitzaldia eskainiko dute eguenean

Egoitz Unamuno 2018ko mai. 1a, 20:26

Iñaki Errazkin, Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor, Azpeitiko San Agustin aretoan eskaini zuten hitzaldian. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin Madrilgo Kontu Auzitegian ari dira epaitzen 2013an errauste plantaren lanak eteteagatik. Bi auzipetuei elkartasuna adierazi eta kasuaren gaineko informazioa emateko, Gipuzkoa Zutik mugi­men­duak 'Angula ustelak' izeneko hitzaldi bira abiatu du Euskal Herri osoan zehar.

Maiatzaren 3an, datorren eguenean, Soraluzen eskainiko dute hitzaldia, arratsaldeko 19:15ean, Kontzejupean. Bertan, Ainhoa Intxaurrandietak (auzipetua) eta Igor Meltxorrek (kazetaria) Zubietako errauste plantaren gaiaz eta auzipetzeaz berba egingo dute.

40 milioiko kalte-ordain eskaera

2013an Iñaki Errazkin Ingurumen ditupatua zen eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakaria, eta Zubietako errauste planta geldiarazteko akordioa sinatu zuten erraustegia egin behar zuten enpresekin. Akordio horretan jaso zuten proiektua bertan behera uztea, kalte-ordain baten truke. Orain, GHK-ko arduradun berriek salaketa jarri dute bi persona hauen kontra eta 40 milioi eurotik gorako kalte-ordainak eskatzen dizkiete, erabaki harek eragindako ustezko kalteengatik.