'Sinisten Zaitxut' aldarrikatu zuten plazan

Ubane Madera 2018ko api. 27a, 09:40

"Badirudi ez direla enteratzen, herritarrak halako gauzekin nazkatuta garela eta pausoak ematen hasita garela" (Korner Morea). "Badirudi ez dela nahiko gu hiltzea, gu bortxatzea… baizik eta gainera, gure burua defendatu egin behar dugu benetako zigorra lortu nahi bada" (Udal Gobernua).  

Halako esaldiekin, ete bereziki, zarata eginez salatu zuten atzo iluntzean ehuka herritarrek Iruñeako erasoaren gaineko sententziarekin ez daudela batere ados. Plaza Berrian egindako elkarretaratzearen amaieran Sinisten Zaitxut kartelak erakutsi zituzten eta Madrilgo gazteari mezu hori helarazi zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.