“Ia-ia ezin izan dut zabor-poltsa edukiontzira sartu”, kexatu da argazkian ikusten den Errekaldeko edukiontzien puntu horren egoeraren berri eman duen herritarra, kontatuz inguruan lurrean zeuden hondakinek ia galarazi egiten zutela organikoaren edukiontzira ezer botatzerik. “Batek baino gehiagok ezin izango du poltsa sartu”, adierazi du.
“Denetik bota dute, gainera: mikrouhin makina bat, lanpara bat…”, gaineratu du.
Sarri samar
Esan beharra dago, gainera, ez dela lehen aldia argazkiak erakusten duena moduko itxura errepikatzen dela herriko edukiontzi-puntu baten baino gehiagotan.