Eguraldia eta giroa lagun izan zituzten Adarra mendian

Ubane Madera 2018ko api. 23a, 09:51

Soraluzeko mendi taldeko hainbat kide, Adarraren tontorrean. Argazkiak: Soraluzeko Mendi Taldea

Soraluzeko lagun kuadrilla ederra izan zen atzo, domeka, Urnietatik gora dagoen Adarra mendian, egun pasa egiten. Soraluzeko Mendi Taldeak antolatuta, Adarra mendira adar eta guzti joan zenik ere izan zen, eta haren hotsa mendian barreiatu zuen indartsu. Hurrengo mendi-irteera maiatzaren 13an egingo dute, Berretinera.

Eguraldi ederra lagun izan zuten atzokoan Soraluze Mendi Taldeko kideek eta gustura egin zuten adar formako gailurra duen Gipuzkoako Adarra mendirako joan-etorria (819 metro). Autobus handi eta txiki bana irten ziren Estaziotik, Adarran egun pasa egin eta 16:30ak aldera ailegatu ziren bueltan Soraluzera.

Gorbeia aldera

Hurrengo hitzordua maiatzaren 13rako egin dute. Arabara joko dute orduan, Gorbeiako mendilerroan dagoen Berretin mendira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.