Mundutik kontu kantari izenburuarekin, ipuinak eta musika uztartzen dituen emanaldia izango da gaur Herri Antzokian. 10-16 urte bitartekoei zuzenduta, munduan zehar bidaiatzeko proposamena da; musika eta ipuinak garraiobide hartuta. Hainbat kulturatako doinu, hitz eta erritmoak ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzen du.
Atzo txikienak
Literatura umeengana eta gaztetxoengana hurreratzeko helburuarekin antolatutako emanaldia da, aurten lehen aldiz, Udalak, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak, Institutuak eta Herri Ikastetxeak elkarlanean antolatu dutena.
Hain justu, ekimen beraren baitan, atzo eguena, umeak izan ziren ipuin saioan, haiek ere Herri Antzokian, Juan Kruz Igerabideren liburuko ipuinetan oinarritutako Amilami entzuten.