Soraluzetarren flamenko erakustaldia, Bergaran

Ubane Madera 2018ko api. 20a, 10:30

Flamenkoa, funkya, break dance, balleta... askotariko dantzen erakustaldia egin zuten Bergaran, eta tartean zazpi soraluzetarrek flamenko erakustaldia egin zuten. “Oso polita izan zen”, kontatu dute.

Candem Town dantza akademiaren eskutik egin zuten dantzen erakustaldi saioa Bergarako San Martin plazan joan den domekan. Izan ere, bertako akademian daude flamenkoa ikasten soraluzetarrak, hasierako mailan. 

Honako zazpi lagunek egin zuten erakustaldia, hain justu ere: Marian Azkonak, Rocio Perezek, Toñi Gomezek, Inmaculada Molinak, Mari Carmen Llavesek, Blanca Torranok eta Alicia de Luisek”.

"Oso urduri, baina ondo"

Plaza ikuslez beteta zegoela jardun zuten soraluzetarrek taula gainean."Oso ondo joan zen, oso urduri geunden hasieran, baina ondo irten zitzaigun, eta oso polita izan zen”, kontatu dute.