“Kartel horietan, lehen aldiz, ibilbide bakoitzaren guztizko kilometro kopurua, gurutzatzen dituen udalerriak, udalerri batetik bestera dauden kilometroak eta erabiltzaileentzako interesgarria izan daitekeen informazioa —iturriak, atsedenguneak, udalerrien informazio-puntuak, Lurraldebus eta trenen sarea bezalako beste garraiobide publikoekin konexioak, monumentuak edo toki turistiko interesgarriak adibidez— adierazten dira. Kartel berri horietan ere adieraziko da ibilbide horietatik zein dauden burdinbide berde gisa sailkatuak edo zeintzuk dituzten burdinbide berde tarteak”, jakinarazi dute Marisol Garmendia buru duen Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentutik.