Ekainaren 10eko giza-katerako atxikimenduak batzen

Egoitz Unamuno 2018ko api. 18a, 12:04

Gure Esku Dago ekimenekoek barikuan, apirilaren 13an ipini zuten mahaia.

Soraluzeko Gure Esku Dagok kanpaina abiatu du ekainaren 10ean Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza-katerako partaideak “saretzeko”. Egun horretan 500 herritar mobilizatzea dute helburu. 

Ekainaren 10eko giza-kateak 220 kilometro izango ditu eta aurreikusi dute Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena izango dela. Soraluzeko Gure Esku Dagok jakinarazi du, beharrezkoa dela egun horretan herritik 500 pertsona mobilizatzea Elgoibarrera, han giza-katearen ibilbidean Soraluzeri dagokion zatia osatu dezaten. 

Izena emateko

Gure Esku Dagoren mahaian giza-katerako izena eman eta zapia eskuratu daiteke bost euroren trukean. 

Izena emateko mahaia ondorengo egunetan jarriko dute (Kontzejupean):

  • Apirilaren 26an (eguen goizez) eta apirilaren 28an (zapatu arratsaldez)
  • Maiatzaren 12an Klik egunean (egun osoan)
  • Maiatzaren 18 (ostiral arratsaldez) eta maiatzaren 20an (igande eguerdiz)
  • Maiatzaren 24an (eguen goizez) eta maiatzaren 26an (zapatu arratsaldez)
  • Ekainaren 1ean (ostiral arratsaldez) eta maiatzaren 3an (igande eguerdiz) 

 

Herri-ginkana eta beste

Bestalde, datozen egunetan jakinaraziko dute zein izango den maiatzaren 12rako antolatu duten Klik Eguna izeneko jaiaren egitaraua. Aurreratu dutenez, egunean zehar  herri-ginkana, bazkaria eta musika talde ezagunen kontzertuak izango dira, besteak beste.