Udaberriko egurats garbia

Ubane Madera 2018ko api. 17a, 15:11

Itsasorainoko bista dago gaur mendi-gainean. Argazkiak: Julian Ezenarro.

Eguzkitsu, urdin eta epel. Halaxe bilakatu da eguna orduek aurrera egin ahala, eta iragarpenaren arabera, bide beretik segiko du datozen orduotan. Mendi-gaineko argazkiak erakusten duen moduan, eguratsa garbi-garbi dago, itsasorainoko bista dago gaur Soraluzeko mendi-gainetik gozatzeko moduan.

Bihar eta etzi ere giro eguzkitsua izango dugula dio, gainera, Euskalmetek, gaurkoa baino beroagoa, hego-haize harroa tarteko. Hori bai, arratsaldeetan bero-hodeiak garatuko dira zenbait puntutan.

Hala ere, aitzakiarik bako eguraldia izango da geurean datozen egunotan, udaberri bete-betekoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.