Hiru hilabete plazan protestan

Ubane Madera 2018ko api. 16a, 18:00

Herritar ugari gaurko elkarretaratzean.

Gaur, apirilaren 16a hiru hilabete bete dira Soraluzen pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten hasi zirela; urtarrilaren 15ean egin zuten, hain justu, lehena eta harrezkero plazan dira erretiratuak eta pentsiodunak, protestan. Egoera ez da aldatu, eta ezta protesta ere.

Urtarrilaren 15ean hasi ziren pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeak egiten Plaza Berrian. Eta ordutik segi eta segi egin diote, jai-egunetatik eratorritako salbuespenen bat tarteko, baina  elkarretaratzeekin batera, han hemenka manifestazioetan ere parte hartuz.  

Bi aste barru, gainera, elkarretaratzea barik, manifestazioa egingo dute, Soraluzen egingo duten bigarrena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.