Atzoko eguraldi sikua kalean ibiltzeko aprobetxatu zuten herritar askok, ikusita azken boladan urriak direla halako egunak. Esateko moduan gaude ezohiko bilakatu direla, dagoeneko, atzo kalean ikusten zen neska-mutiko, heldu eta herritar ugariren zaratak eta jolasak.
Datorren astean, bero
Edozelan ere, eguraldi iragarpenek badiote zapatuan “eguraldi lasaia” izango dugula, ostarte zabalekin. Nahiz eta, hori bai, gaineratu duten balitekeela arratsaldean bero hodeiak garatu eta zaparradaren bat edo beste botatzea. Eta domekan, antzera samar ibiliko dela diote. Hori bai, Euskalmetek dioenez, tenperaturak atseginak izango dira, domekan, 20-22 gradu bitartekoak.
Hasiera batean, datorren astean, martitzenetik aurrera etorriko da eguraldi eguzkitsu eta beroa.