Bueltatu dira plazara, pentsio duinak aldarrikatzera

Ubane Madera 2018ko api. 9a, 18:00

Herritarrak elkarretaratzean, gaur eguerdian.

Pazko Asteko “atsedenaren” ondoren, atzera ere ekin diete urtarrilaren erdialdeaz geroztik astero egiten diharduten elkarretaratzeei, eta Plaza Berrian elkartu dira herritar ugari pentsio duinen alde gaur eguerdian. Apirilaren 30erako beste manifestazio bat egingo dutela iragarri dute.

“Etortzen segitu behar dugu, etorri beharra dagoelako”. Argi dute eta bere horretan segituko dutela dirudi. Nekatu barik, tinko eusten diote astero-astero pentsio duinak aldarrikatzen dituzten herritarrek euren protestari. 

Eta horren adierazle da apirilaren 30erako, hau da, hileko azkeneko astelehenerako beste manifestazio bat iragarri dutela, udalerrian egingo duten bigarrena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.