“Atzo edo gaur izan dira. Salatu gogor, mesedez”.
Berba horien bitartez, eta argazkiek lagunduta partekatu nahi izan du Julian Ezenarro osintxuarrak duen haserrea, hainbat motorzale mendian ibili eta berau zela geratu den ikusita.
"Izorratuta"
Pil-pilean aldizkariaren otsaileko zenbakian jakinarazi zuten moduan, “motordunak” dira Elgoibar, Soraluze eta Bergara bitarteko mendilerroak dituen “arazo handiena”. Salatu zutenez, “haiek mendi komun guztiak izorratu egiten dituzte, basoak… dena. Mendi honen irteera asko dauzka, baina Elgoibartik eta Urola haranetik datozen bide denak izorratuta daude. Eta gainera, mendi-gainaren %90 pribatua da eta inork ez du besteen jabetzan ibiltzeko eskubiderik, gozatzeko bai, baina ez mendia izorratzeko”.
Salaketak
Are gehiago, Martin eta Julian Ezenarro anaiek Bergaran, Elgoibarren zein Soraluzen aurkeztuta dituzte salaketak bertako udaletan, baita Diputazioan ere. Azken salaketak urtarrilean aurkeztu zituzten, Bergaran eta Elgoibarren sartu ere.