Gaur, barikua, 11:00etatik 12:00etara, Bilbon, Donostian zein Gasteizen, gobernuaren ordezkaritza-ordeetan elkarretaratzeak egitera deitu dituzte udaltzainak. “Hemengoak ez gaude mobilizatuta, baina eskaerarekin ados gaude”, jakinarazi dute Soraluzeko Udaltzaingotik.
Soraluzek gaur egun lau udaltzain ditu, eta gazteenak 56 urte.
Mobilizazio gehiago
Gizarte Segurantzaren arabera, erretirorako adina aurreratu egin daiteke jarduera jakin batzuetan, nekezak, arriskutsuak, toxikoak, osasunarendako kaltegarriak edo heriotza tasa handiak eragin ditzaketen jardueren kasuan, hain justu ere.
Udaltzainen kolektiboak sei hilabete dihardu erretiroa aurreratzeko eskaera egiten. Eta erantzun positiborik jaso ezean, mobilizatzen segituko dute: apirilaren 20rako dute deituta hurrengo elkarretaratzea.