Kontrargiren erakusketa zabalik, martitzenetik

Ubane Madera 2018ko api. 8a, 09:10
Kontrargiren aurkezpenean azaltzen diren argazkietako batzuk.

Etzi, martitzena, zabalduko dute Kontrargi Argazki Kolektiboak antolatutako aurtengo argazki rallyan saritutako argazkiekin osatutako erakusketa. Apirilaren 28ra arte izango da berau zabalik.

Martitzenetik apirilaren 28ra arte, astegunetan 19:00etatik 20:00etara izango da erakusketa zabalik, eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era.

210 argazkiren artean

2017ko jardunaldian 42 bilduma aurkeztu zituzten Kontrargiren XXIX. Argazki Rallyra. Bestela esanda, 42 parte-hartzaile izan zituen Soraluzeko argazki kolektiboak antolatutako argazki rallyak. Azaroan egin zuten udalerriko argazki saioa. 

Balkoiak, jakiak eta beste

Hain justu, bosna gai emanda, guztira, 210 argazkiren artean aukeratu behar zan zituzten lau onenak sari banaketa egiteko. Gaiak izan ziren honako hauek: Komunikazioa, Desoreka, Balkoia, Ilusioa eta Zaporea. Eta irabazleak, berriz, izan dira honako hauek:

  • Herriko saria: Fernan Oregi
  • 1. Saria: Carlos de Cos Azkona
  • 2. Saria: Javier Lopez (Barakaldo)
  • 3. Saria: Jose Luis Rodriguez (Zalla)

Bada, irabazleek aurkeztutako bildumekin osatutako argazki erakusketa da ikusgai izango da bihartik, Erakusketa Gelan. Soraluzeko balkoiak, soraluzetarrak jaki gozoak jaten edo edariak dastatzen, kabinak, antenak… azaltzen dira argazkioetan, lehenago aipatutako gaiak aintzat hartuta.