Bidegorriko lur-jausia garbitzera etorriko dira
Ubane Madera
2018-04-05 10:48
Gizartea
Joan den martxoaren 29az geroztik, lur-jausi batek Soraluze-Osintxu bidegorriaren errei bat okupatzen du. Seinaleztatuta dago berau, eta gaur, eguena, abisatu diete bidegorrien mantentze lanez arduratzen direnei garbitzera etor daitezen.
Hain justu ere, Soraluzen bidegorria hasten den lekutik kilometro ingurura gertatu zen lur-jausia; Soraluzeko noranzkoan errei osoa okupatzen dute jausitako lurrak eta harriek.
Soraluzeko Udaltzaingotik Diputazioko ordezkariei gertakariaren berri eman eman, eta haiek jakinarazi dute etorriko direla lur-jausia garbitzera.