Datutan begiratuta, 267 langabe kontabilizatu zituzten Soraluzen martxoan; bestela esanda, %14,25eko langabezia-tasa du udalerriak azken datuen arabera.
Soraluze, Eibar eta Mendaro
Bertakoak segitzen du izaten eskualdeko daturik okerrena. Eta azken datuen irakurketetan moduan, oraingoan ere, Eibar da langabezia-tasarik altuena duen eskualdeko bigarren udalerria: %13,56 (1.728 langabe). Soraluzen moduan, Eibarren ere gora egin du langabeziak martxoan.
Eskualdeari begiratuta, baina, Debabarrenean, oro har, otsaileko datua errepikatu egin da, eta martxoak %11,30eko langabezia-tasa utzi du, otsailean baino langabe bat gutxiagorekin: 2.989 langabe guztira.
Eskualdeko datua bere horretan mantentzearen arrazoia da Soraluzen, Eibarren eta Mendaron izan ezik, gainontzeko udalerri guztietan behera egin duela langabeziak.
Eskualdean, berdin
Hona martxoko datuak herriz herri:
- Deba: 199 langabe / tasa: %7,47
- Eibar: 1.728 langabe / tasa: %13,56
- Elgoibar: 506 langabe / tasa: %9,15
- Mendaro: 85 langabe / tasa: %8,19
- Mutriku: 204 langabe / tasa: %7,67
- Soraluze: 267 langabe / tasa: %14,25