Halaber, anbulatoriotik jakinarazi dute bertan egin beharreko obrak ez dituztela gaur goizean hasi; edozein modutan, anbulatorioko langileek bertako zerbitzuak modulutara pasatuko dituzte gaur-bihar.
Gogoan izan, hori bai, Emagin zerbitzua Elgoibarko anbulatorioan izango dela harik eta Soraluzeko anbulatorioko lanak bukatu arte eta Ginekologia zerbitzua, berriz, Eibarren izango dela. Arreta zerbitzua, bestalde, anbulatorioan bertan ematen segituko dute.
2,5 hilabete
Bi hilabete eta erdiko epea aurreikusi dute anbulatorioan orain dagoen igogailu hidraulikoa kendu eta haren lekuan igogailu elektrikoa ipintzeko.