Hain justu ere, kiroldegiari dagokionez, eguenean hasi eta datorren astelehenera bitartean (astelehena barne) goizez zabalduko du, 09:00etatik 13:00etara.
Udaltzaingoa
Udaltzaingoari dagokionez, berriz, egun batean bai eta hurrengoan ez dira egongo. Bestela esanda, eguenean goizeko 07:30etik iluntzeko 19:30ak arte izango da udaltzain bat; barikuan ez da inor egongo; zapatuan, berriz, zerbitzua izango da, egueneko ordutegi berarekin; domekan ez da udaltzainik izango, eta azkenik, astelehenean bai. Martitzenean bueltatuko dira, bada, normaltasunera.
Elgoibar edo Mendaro
Gainontzean, esandako moduan, udal bulegoak itxita izango dira, eguenetik astelehenera bitartean, eta berdin anbulatorioa. Beraz, osasun zerbitzuren bat behar izanez gero, Elgoibarrera edo Mendarora jo beharko da.
Udal liburutegiari dagokionez, berriz, hura ere itxita izango da, baina ostegunean hasi eta apirilaren 9ra arte, Pazko Astea bukatu arte.
Bukatzeko, udal ludotekak eta gaztelekuak programazio berezia eta irteerak izango dituzte opor egun hauetan.