12.000 euro inguruko inbertsioa egin du Soraluzeko Udalak desfibriladoreak erosi eta udalerriko hainbat puntu estrategikotan kokatzeko.
Itxaropena elkartekoa da azkena; baina horrez aparte desfibriladorea dago, baita ere, Arane kiroldegian, Udaltzaingoan, Eguneko Zentroan, Mesedeetako egoitzan eta Ezoziko Futbol Zelaian.
Aparailuak argibideak
Hori horrela, udalerrian norbaiti bihotz geldialdia gertatuz gero, hari laguntzeko edozeinek eska eta erabil dezake desfibriladorea. Aparailuak berak ematen ditu erabilera egokirako azalpenak. Hala ere, azken hilabeteotan Soraluzen Bihoz-Biriketako Berpiztea egin ahal izateko hainbat ikastaro egin dituzte, eta horietan desfibriladorea zela erabili ere erakutsi ohi dute.