Kalez kale, zarata ateraz ozenago egin dute protesta

Ubane Madera 2018ko mar. 26a, 15:54

Gaur, astelehena, bestetan baino ozenago jardun dute pentsiodunek eta erretiratuek asteleheneroko protestan: kalez kale eta zarata eginez. Plaza Berrian hasi eta Kalebarren, Gabolats, kiroldegiari buelta eta Santa Anatik pasatuta, Plaza Berrira bueltatu eta bertan bukatu dute manifestazioa.

Txifloak, zintzarriak, bozinak… eskuetan zituztela egin dute manifestazioa Soraluzeko pentsiodun eta erretiratu askok. 200 lagun inguru elkartu dira Plaza Berrian, handik irten eta manifestazio zaratatsuan parte hartzeko.

Hurrengoan ez

Gazte batzuk ere izan dira protestan, gutxi, hala ere. Heldu batzuk ere bai, baina haiek ere gutxi. Hori bai, Korner Morea elkarteko hainbat kide Zuei esker gara gu, pentsioak defendatu zioen pankarta eskuetan, manifestazioan izan dira, protestarekin bat eginez.

Amaieran, bertaratutako guztiei eskerrak eman ondoren, jakinarazi zuten datorren astelehenean ez dela elkarretaratzerik izango, jai-eguna delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.