Hain justu, bi aparkalekuren lekua baliatu dute edukiontziei leku berria egiteko. Eta haien ondoan egokitu dute, baita ere, zailtasunak dituztenendako aparkalekua.
Leku txikia
Udal langileek esplikatutakoaren arabera, edukiontziak orain arte zuten lekua estuegia zen eta erabiltzaileek hondakinak sartu ezinda ibiltzen ziren, batez ere atzeko partetik.