Goizean, elkarretaratzeak egin dituzte herri askotan, Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek egin duten deialdiari erantzunez. "Salatu egin behar dugu Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera, Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa" adierazi dute deitzaileek.