“Polita izan da, eta motza”; halaxe deskribatu zuten hainbat ikuslek Soraluzeko Musika Eskolako neska-mutikoek egin zuten Udaberriko Kontzertua. 12 kantu interpretatu zituzten haiek, denetariko estiloetakoak eta orotariko instrumentuekin interpretatuta: pelikuletakoak, euskaldunak, erritmodunak, baladak…
Seme-alaben lana ikusteko eta entzuteko deseatzen zeuden gurasoen aurrean egin zuten Udaberriko Kontzertua musika ikasleek, eguaztenean. Gabonetakoa baino motzagoa egin zuten, eta hala adierazi zuen aurkezleak, Domentx Uzin irakasleak: “Hobe izaten da askotan kantuak motz baino ondo jotzea”.
Eta asmatu zutela dirudi, emaitzarekin gustura irten ziren-eta herriko antzokitik bertaratutakoak.