Edozein modutan, Diputaziotik aditzera eman dute susmatzen dutela zein den zianuro isuriaren jatorria, zantzuak badituztela, baina hori “argi ikusi” behar dela gaia epaitegira eraman ahal izateko, eta horretan dihardutela.
Analisien zain
Bestalde, hilda azaldu ziren arrainetako batzuen zein ubarroiaren mostrei egiten ari zaizkien analisien emaitzak ez dira oraindik iritsi; toxikoak aztertzen dituen laborategi espezializatu batera bidali zituzten, otsailean. Baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, halako kontuek luze jotzen dute.