Udal ludotekak barruko antolaketa egokitu egin du

Ubane Madera 2018ko mar. 21a, 08:11
Ludotekan begiraleak umeekin.

Udal ludotekak berrantolatu egin du barruko egitura. Umeendako gune berriak sortu eta bertaratzen diren gurasoei harrera hobeto egiteko egin dituzte aldaketak.

Altzariak lekuz aldatuta, gune berriak sortu dituzte Udal ludotekan: eskulanetarako txokoa eta txoko lasaia, irakurketa-eta antzerako jarduerak egiteko. Duten espazioa berrantolatuta egin dute hori.

Horrez aparte, sartu eta sukaldearen ondoan egokitu dute bertan egoten diren begiraleendako lekua, bertaratzen diren gurasoei harrera egokiago egiteko.