Arrano elkarteak hainbat kontzertu antolatuko ditu datozen hilabeteetan, batez ere, kantautoreenak. Hala jakinarazi digu, Gorka Salaberria Arrano elkarteko bazkideak: "Apirilaren 20an, esaterako, Morauk joko du. Helburua da, barixaku gauetako giroa bixitzea herrian, zuzeneko musika emanaldiez gozatzeko aukera eskainita".
Jonu kantautorea
Jonu kantautoreak 2000. urtean ekin zion bere ibilbideari. Kitarra lagun inguruko gertakari, berri edota albisteei kantatzen die kantautore bizkaitarrak. Bere kantuetan ingurugiroa, gai sozialak, barneko ezinegonak, egoera politikoa aipatzen ditu.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.