Elkarretaratzea deitu dute atxiloketak salatzeko

Egoitz Unamuno 2018ko mar. 20a, 17:48

Soraluzeko Kalera dinamikak konzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko 18:30ean Plaza Berrian. Konzentrazioa deitu dute goizean Goardia Zibilak egin dituen atxiloketak salatzeko.  

Goizean lau lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak: Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez 'Kubati' eta Olatz Dañobeitia, 2017an, Lazkaon, Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiaren omenaldi ekitaldian  "terrorismoa goratzea" leporatuta. Ordu batzuetan atxilotuta izan eta gero, arratsaldean aske laga dituzte lauak. 

Kalera kalera dinamikak deituta, hainbat herritan elkarretaratzeak egingo dira atxiloketak salatzeko, tartean, Soraluzen. #Kalerabakeairabaztera traola zabaldu dute sare sozialetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.