Usoak uxatzeko hontza

Ubane Madera 2018ko mar. 20a, 11:35
Hontza udaletxeko leihoan.

Jakinekoa da usoek, eta bereziki, usoen zirinek kalte egiten dutela. Hainbat gaixotasun transmititzeaz aparte, dituzten azidoek korrosioa sortzen dute, bereziki, harrian eta burdinan. Bada, usoak uxatzeko sistema berria dabiltza probatzen udaletxean: hontza ipini dute Plaza Berrira begira dagoen leihoetako batean.

“Ea benetan beldurtzen dituen”, dio Iker Aldazabal alkateak leihoan joan den astetik ipinita dagoen plastikozko gauerdiko mozoloari buruz galdetuta. Txoriak Uxatzeko Hontza du izena produktuak eta txoriei kalte egin barik haiek uxatzen rabiltzen da, berau ikustean txoriek alde egiten dute-eta. 

“Proba moduan ipini dut. Abade etxe inguruan uso mordoa egoten dira, eta lo egitera etortzen dira. Ea funtzionatzen duen, eta funtzionatzen badu aukera legoke beste leku batzuetan ere ipintzeko”, azaldu du hark.