Lehenengo ur barik eta gero argindar barik

Ubane Madera 2018ko mar. 19a, 17:13

Zubi Nagusia.

Matxuren eguna izan da gaur Soraluzen. Goizaldean, ur etetea egin dute, 05:30etik 07:00ak ingurura arte; arratsaldean, berriz, argindarra da udalerriko hainbat puntutan eten dena, 16:00etatik 16:45 ingurura arte.

Ur etenari dagokionez, Gabolatseko obretan eztanda egin du hodi batek goizaldean. Bertatik ur askok ihes egiten zuela-eta, ura moztu egin dute, 07:00ak ingurura arte. Hori horrela, herritar askok ezusteko handia hartu dute goizean jaiki eta ur barik zeudela ikusita.

Matxura

Argindarrari dagokionez, berriz, 16:00ak inguruan joan da udalerriko hainbat puntutan, Txurrukenetik hasi eta Sagar Errekaraino. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, Iberdrolak matxuraren bat izan du, eta berau konpondu bitartean (20:00ak arte izan litekeela diote) beste zirkuitu batetik bideratu dute argindarra udalerrira. Hori bai, leku batzuetan, baserriren batean zein beste, argindar barik segitzen dute oraindik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.