Zapatuan da Txistudantza Eguna, euskal dantzak elkarrekin egiteko eguna

Ubane Madera 2018ko mar. 15a, 09:42
Orain dela bi urteko Txistudantza Eguna.

Goizean txistularien kalejirarekin hasiko da Txistudantza Eguna, zapatuan. Mesedeetako egoitzako bizilagunak bisitatzera ere joango dira, dantzari batzuen laguntzaz. Eta ondoren, udalerriaren erdigunean ibiliko dira euskal dantzak eginez, herritarrak eurekin dantza egitera animatuz.

Urrats Dantza Taldeko 13 bat dantzari elkartu (neskak, guztiak ere, taldean mutilak falta direlako) eta txistulariekin batera kalez kale ibiliko dira zapatuan. 

Batez ere, eguerdi partea izango da indartsuena: zubian, plazetan, kalean... eta oro har, herriko erdiguneko hainbat puntutan dantzan jardungo dute, herritarrak eurekin dantza egitera animatuz.

Herritarrekin batera

Izan ere, ez da dantza eralkustaldia egitea Txistudantza Egunaren helburua, antolatzaileek azpimarratu duten moduan: «Guk jai hau ez dugu erakusketa moduan ikusten, ideia da jendeak gurekin parte hartzea dantzan. Elkarrekin dantza egitea. Horregatik ez gara dantzari janzten, eta egiten ditugun dantzak ere herrikoiagoak dira», esplikatu du Ezozi Arrillagak Urrats Dantza Tadeko kideak,  herritarrei ekimenean parte hartzera gonbidatzeaz batera.

Goizean zein arratsaldean jardungo dute euskal dantzak partekatzen dantzariak eta txistulariak zapatuan.

Bestalde, iaz baliabide faltak eragindako etenaren ondoren dator bueltan aurten Txistudantza Eguna.

Egitaraua

Egitaraua honakoa da:

  • 10:00etan txistularien kalejira
  • 12:30ean dantzariekin kalegira
  • 12:45ean buruhandiak
  • 15:00etan bazkaria