Honako film laburrak proiektatuko dituzte bihar:
- Ilunpetan (Koldo Carranza)
- Night Shift (Izaskun Arandia)
- Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
- Ejecutor (Javi Arriaga)
- Tazan (UDA films)
- Areka (Atxur animazio taldea)
- Kreba ( Oier Fuentes)
- Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)
Landetxean egonaldia
Bestalde, lehiaketa ere bada Laburbiraren bueltan. Hain justu ere, ikusleen artean landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dute. Parte hartzeko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta Laburbira 2018 ikusleentzako lehiaketa izeneko atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun. Hori bai, emanaldiaren ondoren egin behar da.