Estreinatu du denboraldia Mendi Taldeak herritik kanpo ere

Ubane Madera 2018ko mar. 13a, 18:10

Martxoaren 4an Zuhaitz Eguna egin ondoren, joan den domekan egin zuen herritik kanpora lehen irteera Mendi Taldeak. 80 lagun pasak (umeak eta gurasoak) parte hartu zuen Gipuzkoako Eskolarteko Ibilaldi Neurtuen baitan Aretxabaletan egindako ibilaldian.

Goiz pasa joan, eta Aretxabaleta-Urkuluko urtegia-elurzuloa-Mendiola-Aretxabaleta. Horixe izan zen Soraluzetik joandako neska-mutikoek eta gurasoek joan den domekan egin zuten ibilaldia, 9-10 kilometro ingurukoa. Fernan Oregiren argazkiek erakusten duten moduan, paraje ederraz gozatu zuten ibilbidean zehar.

Martxoaren 25ean hurrengoa

Mendi Taldeak antolatutako hurrengo irteera Beizamara (Urola- Kosta) izango da, martxoaren 25ean; eta ondoren etena izango dute, Pazko Aste ostera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.