Soraluzeko Institutuko zuzendaritzak jakinarazi du bihar, eguaztena, bertan lanean diharduten 23 irakasletatik 13k greba egingo dutela eta 14 irakaslek, berriz, eguenean. Hala ere, ikasleek eskolak izango dituztela ohartarazi dute, lanean geratzen diren irakasleak egingo dira-eta haien kargu.
Plaentxi Herri Eskolari dagokionez, irakasle guztiek oraindik ez diote zuzendaritzari jakinarazi zer egingo duten grebari begira; datozen orduotan egingo dute hori. Edozein modutan, aurreratu daitekeena da herri eskolan zein bertako jangelan grebak eragin handia izango duela.
Haurreskola, normal
Eta Haurreskolari dagokionez, berriz, bertan ez dute grebarik egingo, beraz, zerbitzua normal emango dute bai bihar eta baita etzi ere.