Eibarko manifestaziora joateko deia egin dute elkarretaratzean

Ubane Madera 2018ko mar. 12a, 13:25

Herritarrak elkarretaratzean, gaur.

Gaur ere ehunka herritarrek babestu dute pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. Bukatzean, Eibarren zapatuan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bestalde, martxoaren 26an Soraluzen ere manifestazioa egingo dute.

Hain justu, zapatuan 12:00etan da hitzordua Eibarren eskualde mailako manifestazioa egiteko. Eta egun berean Donostian beste manifestazio bat egingo dute, 18:00etan Donostian. Soraluzetarrek bietan parte hartzeko aukera dute, jakina, baina errazago ikusten da Eibarkora joatea, autobusean.

Manifestazio zaratatsua

Bestalde, gaurko elkarretaratzearen amaieran jakinarazi dute martxoaren 26an, astelehena, elkarretaratzea barik, Soraluzen ere manifestazioa egingo dutela. Zaratatsua izan dadin nahi dute. Hala, eskatu dute zarata ateratzeko gailuekin bertaratzeko egun horretan: txifloekin, zartaginekin...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.