Azken batean, Gabolats kaleko urbanizazio lanen helburua da oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da; bestela esanda, kalea maila bakarrean ipintzea, oinezkoei lehentasuna emanez, Gabolatseko aldaparaino dagoen moduan.
Oinezkoen bidea eten
Horrekin batera, inguruko aparkaleku-gunea berrantolatu egingo dute, eta inguru guztiaren irisgarritasuna bermatu egingo dute. Eta besteak beste, 36. atariko eskailerak eragotzi egiten zuen irisgarritasun hori, oinezkoen berezko bidea eten egiten zuelako.