Korner Morearen eskutik egin zuten atzoko ospakizuna, aurtengo Martxoaren 8ko ekimenak borobiltzen zituena. Elkarteko kide Alana Berraondok laburtu du atzoko eguna, ondoko berbekin:
«Ixa 4etan hasi ginan bazkaltzen, poteua luzatu ginualako, eta bazkalostian bertsuetaz gozatu ginuan (gero baten batzuk be bertsotara ausartu ziran jej). Barre mordoa egin genuen, kantuan, dantzan... 17 pertsona elkartu ginan azken orduko baja batzuk egon ziran eta».
Gazteak
Pintxo-pote aldarrikatzailea
Bestalde, eguenean pintxo-pote aldarrikatzailea egin zuten Plaza Berrian, hori ere Korner Morearen eskutik. Maite Garmendiaren argazkiek erakusten duten moduan, herritar askok gustura jan zituzten prestatutako pintxoak.