2016 eta 2018 urte bitartean, herrian 15 eragile ekonomikok itxi dituzte ateak; horietatik 12, zerbitzuen sektorekoak izan dira (komertzioak, gremioak eta garraioak), eta, 3, industriaren sektorekoak (lantegiak). Bestalde, jarduera ekonomikoari ekin dioten eragileak 4 izan dira, zerbitzuen sektorekoak guztiak. Eskualdatu diren jarduera ekonomikoak ere, 4 izan dira, zerbitzu eta gremioen sektorekoak.
Datuek erakusten dutenaren arabera, duela hamarkada batzuek Soraluzen hasitako gainbehera ekonomikoak ez du etenik.
DATUAK
Itxi (15)
Komertzioak (7)
Frutadenda (2), gozotegi (1), taberna (1), ileapaindegi (1), mertzeria (1) eta banketxe (1).
Gremioak (3)
Igeltseritza zerbitzuak (2), galdaragintza (1)
Garraioak (2)
Autobus zerbitzuak (2)
Lantegiak (3)
Eskualdatu (4)
Harategi(1), urdaitegi (1), aroztegi (1) eta taxi zerbitzua (1)
Zabaldu (5)
Mertzeria (1), ileapaindegi (1), osasun zerbitzua (1), serigrafía zerbitzua (1), tatuaia zerbitzua (1)
Datuen iturria: Soraluzeko komertzio eta enpresen inbentarioa 2016-2018 (Pil-pilean herri komunikabidea).