Emozionatuta eta pozarren topatu ditugu Korner Moreako kideak eguerdiko elkarretaratzearen ostean: "Sekulakoa izan da. Emakumeok gaur demostratu dugu kaleak gureak direla. Ahal dugun guztia egin dugu gaurko eguna antolatzen eta jaso dugun emaitza biribila izan da: adin eta sektore ezberdinetako jendeak elkarrekin, irakasleak, dendariak, jubilatuak... ".
Patricia Borinaga zinegotziak ere modu positiboan baloratu du goizeko mobilizazioa: "Oso positiboa da horrenbeste jende ateratzea. Urtero izan behar luke horrela. Helburua da urteko egun guztietan eustea gaurko aldarriari".
Etzozi Larrañaga
Etzozi Larrañaga aktibistak ere bere poza agertu du goizeko mobilizazioak izan duen jarraipen handiagatik: "Emozionatu egin naiz horrenbeste jende ikusitaAtera zait malkoren bat ere. Orain arte feministok adarrak eta buztana izan ditugu baina badirudi hori hasi dela aldatzen eta pozten nau. Jendea hasi da feminismoa modu positiboagoan ikusten. Aurrera goaz!".