Euskal Aratosteetako argazkien erakusketa zabaldu dute

Ubane Madera 2018ko mar. 6a, 15:13
Jendea argazkiak ikusten, atzo, martitzena.

Atzo, astelehena, zabaldu zuten aurtengo Euskal Aratosteetan ateratako hainbat argazkirekin landutako erakusketa. 40 bat argazkik osatuta dago, batzuk handiak eta txikiak, berriz, gelaka ateratakoak. Zapatura arte ikusi ahalko dira.

Hiru herritarren argazkiekin landutako erakusketa da orain zabaldu dutena. Bost egunez egongo da zabalik, astean 19:00etan hasita, eta zapatuan, 13:30ean. Erakusketa aretoan dago ikusgai.