AGNH-a aztergai, bihar herriko antzokian

Ubane Madera 2018ko mar. 5a, 16:11

Arreta Gabeziaren Nahastea Hiperaktibitatearekin (TDAH); horixe da AGNH laburduraz osatutako trastornoa. Neska-mutikoen %5-7ak bizi dute nahasmen hori. Bada hain justu, horren gaineko tailerra landuko dute bihar, martitzena, herriko antzokian.

18:30ean da hitzordua. Eta tailerra lantzera etorriko da Gurutze Agirre pedagogoa.

Zalantzak argitzera

Noiz hasi behar dut kezkatzen semeak edo alabak ez baditu jarraitzen aholkuak; edo ezin bada geldi egon; pentsatu gabe jokatzen badu; bere onetik atertzen bada… Zer egin dezaket? Badaukat diagnostikoa, orain zer? Nola lagun diezaioket egunerokotasunean?

Halako galderak mahai gainean jarrita landuko dute tailerra, 20:00ak bitartean. Interesa duen edozein bertara daiteke, eta sarrera doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.