Hain justu ere, Gaztelupe tabernan bertan eskura daitezke txartelak, zein martxoaren 8an Korner Morearen eskutik egingo dituzten ekitaldietan, Plaza Berrian: 12:00etan elkarretaratzea eta 19:00etan Pintxo-pote aldarrikatzailea.
Bertso bazkaria
Kuleruak buruan nazioarteko III. Egunari dagokionez, berriz, bi ekintza izango ditu oinarri: 13:00etan, Gaztelupen hasita poteoa eta 15:00etan, bertso bazkaria, hori ere Gaztelupen.
Bertso bazkaria girotzeko ardura izango dute Ane Zuazubizkarrek (Arrasate, 1997) eta German Urteagak (Beasain, 1995).