Espaloia botata eta Gabolatseko zubia itxita

Ubane Madera 2018ko mar. 5a, 10:13

Gabolatseko eskailera, apurtzen hasita.

Aurrera doaz Gabolats kaleko goiko partea urbanizatzeko obrak. Horren adierazle, dagoeneko aldapako espaloia bota dutela, kalea plataforma bakarrean egokitzeko. Bestalde, gaur eta bihar, Gabolatseko zubia itxita izango da, obra horiengatik.

Hain justu ere, 08:30ean itxi dute Gabolatseko zubi txikia zirkulaziora, eta halaxe egongo da, gaur eta bihar, 18:30ak bitartean.

Itxiera horrek eraginda, Baltegieta kaleko garajeetara ezin izango dira ibilgailuak sartu. Eta Gabolats kaleko garajeetarako sarrera-irteerak Zubi Nagusitik egingo dira.

Pibotea martxan

Gogoan izan beharra dago, baita ere, Gabolatseko obrak hasi zirenetik zabalik egon den Etxaburueta kaleko pibotea atzera ere martxan dagoela, joan den barikutik.

Gabolatseko obretara bueltatuz, espaloia botata, kanalizazio berria sartzen ere badihardute. Eta egunotan botako dute, baita ere, Gabolatseko 36. atariko eskailera.