30 pago gehiago ditu mendiak

Ubane Madera 2018ko mar. 5a, 09:45

Zuhaitz Egun arrakastatsua izan zen atzokoa, domeka. 100dik gora lagunek parte hartu zuen ekimenean, eta 30 pago landara sartu zituzten Urkiazelai inguruan. Goiza borobiltzeko, mokadutxoa izan zuten Izai Aterpean. (Argazkiak: Iker Aldazabal).

Tanta gutxi batzuk egin zituen arren, eguraldiak ere bat egin zuen atzo Soraluzeko Zuhaitz Egunarekin, eta goiz polita izan zuten Plaza Berritik Urkiazelaira igo eta bertan 30 pago landatzeko elkartu zirenek.

Gurasoen laguntzarekin

Gipuzkoako Foru Aldunditik ekarritako zuhaixkak landatu zituzten, hain justu ere, bertako zuhaitzak, alegia. Pagoak sartzeko zuloak gertu zituzten bezperatik; haiek apur bat handitu zituzten gurasoen laguntzarekin eta aitzurrak eskuetan, neska-mutikoek jardun zuten, batik bat, pago-landaketan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.