Argitu da misterioa

Ubane Madera 2018ko mar. 2a, 15:52

Askoren buruhaustea izan da egunotan udalerriko kartel-guneetan azaldu den irakurgaia, hiru orriz osatutakoa, koloretsuak guztiak ere, hiru berba sinplerekin: Klik, Klik, Klik.

Bada, gaur argitu da misterioa. Bideo bitartez, eta sare sozialak baliatuz argitu ere: maiatzaren 12an, Klik Eguna egingo dela Soraluzen, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Eta eguna agendan apuntatzeko.

Hainbat soraluzetarrek landu dute mezu hori helarazteko bideoa. Andre eta gizon, heldu, gazte eta ume; etxe barruetan, kontzejupean, kalean eta mendian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.