Egunotan lanean ibili ostean, atzo eguena, gertu laga zuten Estaziñoko parke berria, ipintzeko falta ziren elementu guztiekin. Ipinitako azkenak: eskaladarako presak, hareatza, eta gune lasaian zoru berria, harritxoekin gozatutakoa.
Espazioa ondo aprobetxatuta
Benetan ondo aprobetxatu dute Estaziñoko parke berria eraikitzeko espazioa. Hala ondorioztatzen da ikusita zenbat elementu eta jolaserako gailu desberdin dauden ipinita horrelako espazio txikian.
Eta benetan gustura hartu dute halako parke ezohikoa neska-mutikoek. Haren inaugurazioan Porrotx pailazoak esandako moduan, “eskolara joatean, handik irtetean…”, eta ahal duten guztietan dabiltza bertan jolasean.