Hizkuntza eta kultura elkartrukea oinarri, ia 20 lagun inguruk gozogintzan jardun zuen Lagun Maiteak elkartean, Auzoko egitasmoaren eskutik. Marokoko errezetetatik abiatuta, pasta mordoxka egin zituzten, forma eta zapore askotakoak. Eta batez ere, gozo askoak, dastatu zituztenek azpimarratu moduan.
Musika, sukaldaritza, ohiturak… denetik partekatzen dute Auzoko egitasmoaren bueltan batzen diren kideek. Horren adierazle, azkeneko saioan gozogintza abiapuntu, Marokoko gozoak landu zituzten Lagun Maiteak elkartean 20 bat lagunen artean. Bideoak erakusten duen moduan, pasta mordoa egin eta gero guztien artean dastatu zituzten, etxeko txikienak lagun.
Martxoaren 6an berriro
Martitzenero moduan, 15:00-16:30ak bitartean elkartuko dira atzera ere hurrengo asteko saioan, martxoaren 6an, Elkartegian. Ateak zabalik daude bertaratu nahi duenarendako.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!