Ipar euskal herritarrak eta frantsesak Karakate bisitatzen

Ubane Madera 2018ko ots. 27a, 09:59

Frantsesak Karakatera bidean. Argazkia: Julian Ezenarro.

Gure mendigainak dituen berezitasunak bertatik bertara ikusten izan ziren 25 lagun pasa, zapatuan. Harrien formazioari, bertako sumendiari eta bestelakoei buruzko azalpenak ikasi eta ikusi zituzten Karakatera bidean eta Karakate-gainean.

Baionatik, Bordeletik eta Landetatik etorritako 25 bat lagun pasa izan ziren zapatuan bisita gidatua egiten Karakate inguruetan. Eta noski, topo egin zuten bertan lanean eguna pasatzen duten Ezenarrotar anaiekin.

Urtero etortzen dira

Haiek egin zituzten berriemaile lanak, eta kontatutakoaren arabera, bisitariak norbere ibilgailuan etorri ziren, Karakateri buruzko informaziodun liburuekin lagunduta.

Autoak errepide ondoan aparkatuta abiatu ziren Karakatera bidean. Eta bertako harrien formazioari buruzko azalpenak eman zizkieten. Gero abiatu ziren Karakate-gainera, ze han ere harrien formazio bereziak daude. Ezenarrotarrei kontatu zietenez, euretariko batzuek urtero etortzen dira Karakate bisitatzera.