140-150 bat lagunek bat egin du pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzean gaur eguerdian.
Joan den astean manifestazioa egin eta haren bitartez euren aldarria ozenago entzunarazi zuten arren, eutsi egin diote asteroko protesta ekimenarekin. Eta halaxe segituko dute.
Halaber, gazteen parte hartzea ere eskatzen dute protestetan, etorkizuneko pentsioak ere arriskuan daudelako.